Atseden hartzeko eta indarberritzeko aukera eskaintzen dizu bidegurutzean kokatuta dagoen jatetxe dinamiko honek. Hiru jangela ditu (Karta eskaintzen duen Jangela, Ospakizunetarako Areto Handia eta Menua eskaintzen duen Jangela), eta plater edo menu bakoitza laguntzeko ardo egokiak aukeran. Une bakoitzaren araberako jakiak eskaintzen dizkio bezeroari: familiarteko ospakizun, lagunarteko otordu, urteurren, oturuntza berezi, ezkontza edo, besterik gabe, afaltzeko. Gogobetetzea ziurtatuta dago. Igande, astelehen, astearte eta asteazken gauetan itxita izaten dugu.